Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kosciuszko, Tadeusz Andrzej Bonawentura

Poloniar militarra eta abertzalea (Mereczowsczyzna, Lituania, 1746 - Soleure, 1817). Estatu Batuetako Independentziako gerran (1776-1783) parte hartu zuen. 1784. urtean itzuli zen Poloniara eta Errusiaren aurka borrokatzen ari ziren poloniar iraultzaileekin bat egin zuen. Frantzian eta Alemanian izan ondoren krakoviarrak errusiarren aurka altxa zitezen lortu zuen, eta errusiarren kontra garaipena lortu zuen Raclawicw-en. Varsoviako setioa haustera behartu zituen prusiarrak baina hauen eta errusiarren artean menderatu zuten Kosciuszko-ren gudarostea eta preso eraman zuten (1794-1796). Parisen eta Suitzan bizi izan zen ondoren, eta teknika militarrari buruzko hainbat obra idatzi zituen.