Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Konoe, Fumimaro

Japoniar printzea (Kioto, 1891 - Kioto, 1945). Kontseiluko lehendakaria izan zen 1937-1939 eta 1940-1941 bitarteetan. Hitzarmen hirukoitza izenpetu zuen 1940. urtean alemaniarrekin eta italiarrekin. Japoniarrek gerra galdu zutenean bere buruaz beste egin zuen.