Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konkurrentzia

iz. Ekon. Konkurritzen dutenen arteko erlazioa.  v  Konkurrentzia perfektoa edo erabatekoa. Ekonomia edo industria egitura eredua; bertan enpresa txiki asko lehian aritzen dira produktu bakun bat eskaintzean. Lau oinarrizko printzipio bete behar ditu erabateko konkurrentziako egoera batek: 1) Merkatuan enpresa txiki ekoizle asko izanik, ez izatea produktuen prezioak aldatzeko inolako indarrik. 2) Enpresa guztiek irabaziak handitu nahi izatea. 3) Enpresek merkatu industria edo ekonomia alor batean inolako kosturik gabe sar eta irten ahal izatea. 4) Merkatuko enpresa denek ekoizten duten output-a edo emaitza bera izatea.