Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konorazeo

izond. Biol. Arrosaren ordenako izen bereko familiako landare zurtsuez esaten da. Orri elkartuz eratutako hostoa dute; lorea, berriz, kaliza eta korola ondo bereizita dauzkana, bost hostokoa eta aktinomorfoa edo simetria plano bi edo gehiago dituena. Fruituak kusku egiturakoak dituzte. 250 bat konorazeo mota ezagutzen dira, tropiko ondoko lurraldeetakoak gehienak.