Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

King, Martin Luther

Estatu Batuetako giza eskubideen aldeko higikunde baten burua (Atlanta, 1929 - Memphis, 1968). Ekinbide askotan ziharduen apaiz baptista zen. Arraza-bereizkeriaren kontra erresistentzia pasiboa eskatzen zuen. Arraza-bereizkeriaren arabera antolatua zen Montgomeryko autobus linearen kontra, urtebeteko boikota bultzatu zuen (1955-1956). Ekintza horren ondoren, Kristau Buruzagitzaren Hegoaldeko Biltzarra delakoan oinarritu zen beltzen eskubideen aldeko martxa, protesta eta agerraldi bortxarik gabeak antolatzeko. 1964an Bakearen Nobel saria eman zioten, baina bere buruzagigoa auzitan jarri zen, higikundeko kideek jarrera gogorragoak aldeztu ahala. Azken aldera Vietnamgo gerraren eta bereizkeria ekonomikoaren kontrako jarrera indartu zuen. Atentatu batean hil zuten, pobreziaren aurkako arraza arteko martxa bat antolatzekotan zebilela.