Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

King, Henry

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Christianburg, 1896 - Los Angeles, 1982). Maisutasun handiz filmatu zituen bere herriko mendi-zelaiak. Century-Fox enpresan garrantzi handiko zinemagilea izan zen; film ugari egin zituen, ia genero guztiak landu zituen eta arrakasta handia lortu zuen. Katoliko eginik, Bernardette-ren Abestia (1943, The Song of Bernadette) filmarekin Jennifer Jones antzezlea famatu egin zuen.