Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kingston

Jamaikako hiriburua eta portu handiena, uhartearen hego-ekialdeko kostan. 635.000 biztanle (1977). Jamaikako kultura, merkataritza eta industriagune garrantzizkoena da.  v  Historia. 1692an sortu zen, Jamaika uhartea ingelesen esku geratu ondoren, Port-Royal-en ondoren. Historian zehar behin baino gehiagotan suak edo haizeak erabat suntsitu du, eta 1907an lurrikara batek ia desagerrarazi zuen.