Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Killy, Jean-Claude

Frantses eskiatzailea (Saint Cloud, Paris, 1943). Chambéryn eta Grenoblen egin zituen ikasketak, Frantziako Alpeetan, eta eski brigada batean hasi zen eskiatzen, Chamonixen. Eskiatzaile arina izan arren, pistako probetan nabarmendu zen, eta berehala munduko proba onenak irabazi zituen: Hahnenkammeko slaloma (1965), Kandaharko slaloma (1966). 1996an urrezko hiru domina lortu zituen Portillon. 1967an eta 1968an Munduko Txapelketa irabazi zuen, eta urrezko hiru domina lortu zituen (slaloma, slalom erraldoia eta jaitsiera) Neguko Olinpiar Jokoetan, Grenoblen (1968).