Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kilopodo

iz. Zool. Artropodoen philum-eko izen bereko klaseko animalia metazooa. Kilopodoek hanka pare bana duten eraztun zapalez osatutako gorputza dute. Arrautzez ugaltzen dira, eta intsektu txikiak jaten dituzte. Lau ordena hartzen ditu: eskolopendromorfoak, litobiomorfoak, eskutigeromorfoak eta geofilomorfoak. Ehunzangoa da klase horretako animaliarik ezagunena.