Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kielland, Alexander

Norvegiar idazlea (Stavanger, 1849 - Bergen, 1906). Norvegiako eleberrigile naturalista nagusia izan zen. Ipuin liburu batekin hasi zen fama hartzen 1879an (Ipuin laburrak). Ondoren, arrakasta handiko eleberri batzuk idatzi zituen: Langileak (1881), Else (1881). Hurrengo eleberrietan, Worse kapitaina (1882), Pozoia (1883) eta Fortuna (1884) gizartearen erakundeak, dogma zaharrak eta haiek erakusten duten gezurraren kontra jardun zuen, era errealista batean. Maisu lantzat hartuak izan dira obra horiek psikologia azterketa sakonagatik eta estilo biziagatik.