Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kiev

Ukrainako hiriburua, Dnieper eta Desna ibaien bokaleen ondoan. 2.635.000 biztanle (1991). Kultura-, jakintza- eta hezkuntzagunea da, eta Ukrainako industriagune nagusietakoa: mekanika eta aeronautika, ontziolak, zuntz sintetikoak, kautxua, plastikoak, elektronika. Errusiako lehen hiriburua izan zen. Bigarren Mundu Gerran izugarrizko erasoak pairatu zituen: alemaniar gudarosteek hartu eta 500.000 pertsona hartu zituzten preso; gero sobietarrek berreskuratzeko ere borroka latzak izan ziren, eta erabat suntsitu zuten. Gerora alde zaharra berriro eraiki zen. Gorde diren monumentuen artean aipagarriena Santa Sofia katedrala da (1017-1037), bizantziar estilokoa funtsean, baina askotan eraberritua.