Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kiel

Alemaniako hiria, Schleswig-Holstein land-eko hiriburua, Alemaniako iparraldean, izen bereko ubidean Baltiko itsasotik hurbil. 248.733 biztanle (1983). Garrantzi handiko portua da. Industria garrantzizkoenak ontziolak, petrolio findegia, oihalgintza, makineria eta kimika industria dira. Unibertsitatea.  v  Historia. Lekua X. mendeaz geroztik ezagutzen da, ontzien babesleku gisa. Hiria 1242an sortu zen eta 1284an Hansako Ligan sartu zen, eta Lübeck-eko legeak hartu zituen. 1773an Danimarkaren esku geratu zen, eta 1866an Prusiaren esku. Urte askotan Alemaniaren gudarostearen itsasontzien baserik garrantzizkoenetakoa izan da.  v  Kiel-eko ubidea. Schleswig-Holstein-go ubidea, Elba ibaian Holtenau-tik hasi eta Kiel-eko badiaraino iristen dena. 98 km ditu. Itsas mailan berean dago egina, eta sarrera-irteeretan atakak ditu. Baltiko itsasoaren eta Iparreko itsasoaren arteko igarobide bizkorren eta merkeena da. 1887-1895 bitartean egin zen. Hasieran 67 m zabal (Sakonean 22 m zabal) eta 9 m sakon zituen, baina 1914an zabaldu eta sakondu egin zuten. Urtean 50.000 ontzitik gora iragotzen da handik.