Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khrustxev, Nikita Sergeievitx

Sobiet Batasuna izan zeneko politikaria (Kalinowka, 1894 - Mosku, 1971). 1918an Alderdi Komunistan sartu zen, eta Batzorde Nagusiko kide izendatu zuten 1934an. Ukrainako Alderdi Sozialistako buru izan zen. Stalinek Politburora eraman zuen Ukrainako abertzaleen aurka egindako lanagatik. Alderdi Komunistako Idazkari Nagusia izan zen eta 1958tik aurrera Sobiet Batasuneko Lehen Ministro. Stalinen metodoak gaitzetsi zituen, eta nazio kapitalistekiko bakea aldarrikatu zuen. 1964an utzi egin behar izan zituen bere karguak.