Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khayyam, Omar

edo Umar. (Arab. Abu al-Fath Umar ibn Ibrahim al-Khaiyami an-Nishaburi). Persiar olerkari, matematikari eta astronomoa (Nishapur, 1050 inguruan - Nishapur, 1123). Filosofian, matematikan eta astronomian egindako lanengatik zen ospetsu. Europan batez ere olerkari gisa zen ezaguna. Aljebrako saiakera garrantzi handiko bat idatzi zuen. Malik Shah sultanak Persiako egutegia aldatzeko behar ziren astronomia ikerketak egin zitzan deitu zuen. Ispahango hirian astronomia behategi bat eraiki zuen beste zenbait astronomorekin batera. Nishapur-era itzulirik legeak, filosofia, historia, matematika, medikuntza eta astronomia irakasten jardun zion. Prosazko lan horietatik, ordea, oso gutxi iritsi dira gaur arte. XIX. mendean E. Fitzgerald-ek bere Rubaiat poemak itzuli zituenean (itzulpen egokitua) ezagutu zen Europan haren poesia, bizi zelarik ere, ez baitzegoen oso zabaldua, agintarien beldurrez.