Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kemal, Yasar

Turkiar idazle eta kazetaria (Anatolia, 1923). Turkiako klase txiroenen baldintza gogorrak islatzen ditu bere lanetan. 1940an arazo politikoak izan zituen ideia sozialistak zabaltzeagatik, eta 1997an, gutxiengo kurduaren alde egiteagatik. Istanbulgo Cumhuriyet egunkarian argitaratu zituen bere lehen poemak (1942). Idatzi zuen lehen eleberria, Ince Memed (1955, Memed argala), hogeita hamar hizkuntzatara itzulia izan da. Beste lan batzuk dira: Yer Demir Gök Bakir (1963, Burdinazko lurra, kobrezko zerua), Salih miretsia (1981), Kobazuloa (1985), Odolaren mintzoa (1991). 1997an Alemaniako editore eta liburu saltzaileen elkartearen Bakearen Saria jaso zuen.