Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kelly, Grace

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Filadelfia, 1928 - Monako, 1982). Txikitatik hasi zen zineman, baina ez zuen arrakastarik lortu Hitchcock-en zuzendaritzapean lan egin zuen arte. Harekin egindako lanek, Dial M for Murder (1954), Atzeko leihoa (1954, Rear Window), Harrapa ezazu lapurra (1955, To Catch a Thief), izarren mailara jaso zuten. Oscar Saria lortu zuen, eta Monakoko Rainier III.a printzearekin ezkondu zen 1956an, zinemako lanak osoro utzirik. Auto istripu batean hil zen.