Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kelly, Gene

Estatu Batuetako dantzaria eta zinema antzezle eta zuzendaria (Pennsylvania, 1912 - Los Angeles, 1996); zinemako gizonezko dantzaririk famatuena Fred Astaire-rekin batera. Bikote bikaina egin zuten urte askotan Judy Garland-ek eta biek. Berea du Euripean Kantari (1952, Singin’ in the Rain) film ospetsua.