Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kelp

iz. Zenbait itsas belar handiri, Nereocystis, Laminaria, Macrocystis, Pelagophycus eta gisako generoetakoei batez ere, ematen zaien izena. Itsas belar horiek multzo handietan hazten dira, itsasoaren azaletik hurbil batez ere. Itsaso hondoko haitzei lotuta egon ohi dira, eta askok aire puxikak dituzte ur gainean egoteko. Kelp asko industrian erabiltzen dira, iodoa ateratzeko edo ongarriak egiteko.