Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kavur, Ömer

Turkiar zinema zuzendaria (Ankara, 1944). Frantzian ikasi zuen, soziologia eta kazetaritza lehenengo, eta zinemagintza ondoren. 1971n Turkiara itzuli zen, eta han, dokumentalak eta publizitate zinema egiten hasi zen. Filmetan gai errealista eta ezkorrak erabiltzen ditu, edo maitasun istorio konponezin eta zailak. Sexu obsesioa ere maiz azaltzen da bere filmetan, beti kezka existentzialez zipriztinduta. Lanen artean ditu: Yatik Emine (1974), Göl (1982), Gece Yolcolugu (1987), Gizli Yuz (1991) eta Akrebin Yolculugu (1997). Veneziako Mostran Kritikaren Saria irabazi zuen Anayurt Oteli (1986) filmarekin.