Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kautxu

iz. Zenbait zuhaitz edo zuhaixkatan dagoen gai elastikoa.  v  Kautxu arbola (Ficus elastica variegata). Bot. Etxe barruko landare gisa ere erabiltzen den landare egurtsua, berez hazten den lekuetan 25 m luze egin daitekeena. Kanaberaren antzeko enborra eta lantza itxurako hosto zabal luzeak, berde eta horiak izaten ditu. Berez Malaysia eta Indiakoa da, baina lurralde aberatsetako etxeetan eta bulegoetan oso sartua dago apaingarri gisa.  v  Kautxu sintetikoa. Kim. Butadienoa % 75 eta estirenoa % 25 nahastuaz lortzen den kautxua. Bigarren Mundu Gerra baino lehen ez zen oso erabilia, baina Asiako zuhaiztiak galtzean, 1942tik aurrera batez ere, kautxu-mota hori kopuru handietan egiten hasi ziren Estatu Batuak. Gaur egun egiten den kautxu gehiena sintetikoa da.