Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kasu

iz. Gertatzen dena edo gertatu uste dena. || Hizkuntza flexiboetan, hala nola euskaran, perpauseko osagaiei lotzen zaien marka berezia, osagaiaren funtzio gramatikala edota semantikoa adierazten duena. || Kasu! (Interj.) Kontuz! || Kasu egin. Jaramon egin, arreta jarri. || Kasu eman. Kasu egin.  v  Gram. Perpausaren barneko sintagmek betetzen dituzten gramatika eta leku-denborazko funtzioak adierazteko delinabidea osatzen dute kasu markek hizkuntza batzuetan. ik. deklinabide. Euskaraz izen sintagmari eransten zaizkio kasu markak bukaeran. Hauek dira euskarazko gramatika kasuak eta kasuen atzizkiak: a) aditzarekin komunztadura dutenak, hots, absolutua (ø) ni nator; ergatiboa (-k) nik zu ikusi zaitut; eta datiboa (-i) nik zuri eman dizut. b) leku-denborazkoak: inesiboa (-n; -(ga)-n) etxean nago; leku-genitiboa (-ko) etxeko andrea; adlatiboa (-ra (-rat,-lat); (-en)gana) guregana etorri dira; norabide zuzenezkoa (-rantz) Bilborantz joan da; adlatibo bukatuzkoa (-raino) Bilboraino iritsi da; eta ablatiboa (-tik; (-en)gandik) ikastolatik etorri da. c) gainerako kasuak: partitiboa (-ik) ez dugu lagunik; genitiboa (-en) amaren laguna da; soziatiboa (-ekin) aitarekin joan da; instrumentala (-z, -zaz, -taz) autoz joan da; motibatiboa (-gatik) zuregatik egin du; destinatiboa (-entzat) Mirenentzat erosi dut.