Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kastler, Alfred

Frantses fisikaria (Guebwiller, Altsazia, 1902 - Bandol, 1984). Bordele, Clermont-Ferrand eta Lovainako unibertsitateetako irakasle izan zen. Atomoaren egiturak aztertzeko egin zituen ikerketengatik Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1966an. Kastler-ek Bitter eta Brossel-ekin batera egin zituen ikerketek laser-aren asmaketa erraztu zuten.