Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kastore

iz. Zool. Karraskarien ordenako kastoridoen familiako animalia. 1,20 m luze izan daiteke, eta isatsak baditu beste 30 cm. Ebakortzak oso luzeak eta zorrotzak ditu. Horiez baliatzen da zuhaitzak bota eta txikituz urtegiak egiteko. Atzeko hankak igerirako egokituak ditu. Gaztaina koloreko ile leuna du, jantzigintzan oso aintzat hartua. Zuhaitzen azalak eta ernamuinak janez elikatzen da. Naturalista askok genero eta mota berekotzat (Castor fiver) dauzkate kastore guztiak, baina denak ez dira itxuraz berdin-berdinak, eta era askotako bizilekuak dituzte: Castor fiver Alemania, Polonia eta Errusiako lurraldeetan bizi da, eta Castor fiver canadensis, Ipar Ameriketan.