Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kasdan, Lawrence

Estatu Batuetako gidoilari eta zinema zuzendaria (Miami Beach, 1949). Hasieran literaturan aritu zen; geroago George Lucas-entzat eta Steven Spielberg-entzat gidoiak idatzi ditu (ezagunena, azken honen Kutxa galduaren bila), eta horretan lortutako arrakastak zuzendaritzara eraman du. Bere lanik interesgarriena Gorputza Sutan da (1981, Body Heat).