Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kasandra

Mit. Antzinako Greziako mitologian Priamo, Troiako azken erregearen alaba. Apolo Kasandraz maitemindu zen, eta igartze ahalmena agindu zion bere maitasunaren ordainetan. Kasandrak, ordea, haren oparia hartu baina ez zion amodiorik eman. Apolok, zigortzeko, bere igarpenak ez zizkiotela inoiz sinetsiko agindu zion.