Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kashgar

Sinkiang-go basamortuko oasia, Txinako Uigurren Lurralde Autonomoan. 100.000 biztanle (1980). Oso lurralde lehorra da, eta klima kontinentala du (urtarrilean -6 °C, eta uztailean 26 °C batez beste). Pamir mendien oinean, Tien Shan mendiak eta Kunlun mendiak batzen diren gunean dagoelarik, garrantzi handia izan du historian, Asiako erdialdeko karabana bidea zelako. Oso lurralde emankorra da: kotoia, fruituak, laboreak.