Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaseina

iz. Kim. Esnean aurkitu ohi den proteina. Fosfoproteinen sailekoa da eta kaltzioarekin lotura estua du, bien artean kaltzio kaseinatoa deritzan molekula konplexua eratzen baitute. Elikadura balio handia du oinarrizko aminoazidoetan aberatsa delako. Esnetatik bereizten da azido baten edo gatzagian aurkitzen den entzimaren eraginez. Kaseina gaztak egiteko erabiltzen da; bestalde, oraintsu arte plastikoak egiteko erabili izan bada ere, azken urteotan polimero sintetikoek ia erabat baztertu dute plastikogintzan.