Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karageorge, George Petrovitx

Serbiako buruzagia, Karageorgevitx dinastiaren sortzailea (Visevac, 1762 - Radovanie, 1817). Nekazari familia batean sortua zen; Errusiaren laguntzarekin gudaroste bat antolatu zuen Turkiako inperioaren aurka eta Turkiako inperiotik independentzia lortzeko borrokan parte hartu zuen; Belgradez jabetu zen 1804an. Serbiaz nagusitu zen, eta hango errege izendatu zuten 1808an. 1812an Napoleonek Turkiarekin hitzarmen bat sinatu zuen eta Turkiak Serbia inbaditu zuen. Karageorgek Austriara ihes egin zuen. Karageorge berriro Serbiara itzuli zenean, Milos Obrenovitxek hil zuen.