Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karakal

iz. Zool. Katuaren antzeko ugaztun haragijale basatia, belarri puntan ile izpi luzeak dituena (Lynx caraval). 70 cm luze eta 45 cm garai izaten da. Isatsa 25 cm inguru du luze. Estepetan bizitzeko oso ondo egokitua dago, hondar kolorekoa eta nahiko hanka-luzea baita. Asiako eta Afrikako estepetan eta basamortuetan bizi da. Antilopeak, ugaztun txikiak eta txoriak jaten ditu.