Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karadzic, Vuk Stefanovic

Serbiar idazlea eta folklore biltzailea (Trsic, Serbia, 1787 - Viena, 1864). Alfabeto zirilikoa serbiar fonetikari egokituz serbieraren literatura hizkuntza sortu zuen. 1814an serbieraren lehen gramatika argitaratu zuen eta 1818an lehen hiztegia. Serbiar herri kantak eta ipuinak argitaratu zituen, sei liburutan; Itun Berriaren itzulpen bat ere egin zuen.