Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaiamu

iz. Zool. Labridoen familiako itsas arraina, 35 cm inguru luzea (Labrus bimaculatus edo L. mixtus). Kaixero izenaz ere ezagutzen da. Arra horixka izaten da, alboetan zerrenda urdinak dituela, emea, berriz, gorria, bizkarrean orbain beltzak dituela. Mediterraneo itsasoan eta Atlantikoko ekialdean, itsasazpi harritsuetan ibiltzen da. Animalia txikiak jaten ditu.