juglandazeo
izond. Bot. Izen bereko familiako kotiledoi biko landareez esaten da. Zazpi generoko zuhaitzak biltzen ditu bere baitan. Garrantzirik handienekoak iuglans generokoak dira. Enbor sendo luzea izaten dute, 25-30 m luze dira. Hosto elkartuak eta sexu banako loreak dituzte. Intxaurrondoa da familia honetako zuhaitzik ezagunena.
- Judithen liburua
- judizio
- judo
- judu
- juez
- juglandazeo
- Juglar, Clément
- Jugo
- Jugoslavia
- jugoslaviar
- jugular