Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juan Manuel, Don

Gaztelako idazlea, XIV. mendeko prosa idazle oparoenetakoa Gaztelako literaturan (Escalona, 1282 - Kordoba, 1348). Fernando III.aren biloba eta Alfontso X.aren iloba zen. Arabiarren aurkako guduetan parte hartu zuen gaztetatik eta politika arazoetan murgildu zen gero. Literatura lanengatik da batez ere ezaguna, ondoko mendeko prosalari gaztelarren eredu izan baitzen. 1328-1335 urteetan idatzi zuen Libro de los enxiemplos del conde Lucanor et de Petronio (Lucanor kondearen eta Patronio zerbitzariaren etsenpluen liburua) obra. Ohiturei eta moralari buruzko berrogeita hamar ipuin dira, estilo bizian kontatuak. Beste obra aipagarri batzuk: Libro de los estados (Estatuen liburua) obra politikoa eta Libro del caballero y del escudero (Zaldunaren eta ezkutariaren liburua) gizarteari buruzko obra.