Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juan de Borbón y Battenberg, Bartzelonako kondea

Joan Karlos I. Espainiako erregearen aita (San Ildefonso, Segovia, 1913 - 1993). Espainiako Errege Etxeko burua izan zen 1941. urtetik 1977. urtea arte. Espainiako Koroarako hautagaia izan zen, baina 1977an erregetza eskubideei uko egin zien bere seme Joan Karlos I.aren mesedetan. Alfontso XIII.a erregearen hirugarren semea izan zen. Alfontso eta Jakue anaia zaharrek dinastia eskubideei uko egin zieten, eta bera bihurtu zen printze oinordea. María de las Mercedes de Borbónekin ezkondu zen 1935ean. Espainiako Gerra Zibila 1936an sortu zenean, matxinatuen taldean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu. Alfontso XIII.a hil zenean (1941) Bartzelonako konde titulua hartu zuen. 1946tik aurrera Estorilen (Portugal) bizi izan zen. Monarkia demokratikoaren alde egin zuen, eta horregatik Espainiako lurretan sartzea debekatu zioten. Francisco Franco hil zenean (1975), bere seme Joan Karlos I.a erregetzara igo zen. 1997an ondorengotza eskubideei uko egin zien, historiaren arabera berari zegokiona semearen eskuetan jarriz.