Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juan-juan

(Txineraz, «inurri-intsektuak»). Asiako erdialdeko herri mongoliarren konfederazioa. Mantxuriatik Turkestana zabaltzen zen inperio bat osatu zuen konfederazio honek V. mendearen hasieratik VI. mende erdialdea arte. Hunoekin batu ziren aliantzan eta Txinako iparraldeko Wei dinastiaren aurka borrokatu ziren. 552. urtean, inperio horretan bizi ziren herri turkiarrak matxinatu eta, Wei dinastiaren laguntzaz, menderatu zuten juan-juan inperioa. V. mendean Europa aldera jo zuen herri avaroa juan-juan taldeko herria zen.