Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Josef

Bibliako pertsonaia, hebrearren aitagoiena (Genesia, XXXVII-L). Jakoben eta Rakelen semea zen. Anaiek bekaizkeriaz merkatari batzuen esku utzi zuten Josef esklabo gisa. Merkatari haiek Egiptora eraman zuten eta han Putifar izeneko erregearen laguntzaile bati saldu zioten. Igarle ospetsua eta ametsen esanahiaren asmatzaile bikaina zela eta, Faraoientzat lan egin zuen. Haren anaiak Egiptora joan ziren eta barkamena eman zien Josefek. Bi seme izan zituen, Efraim eta Manases, beste hainbeste leinuri izena eman zietenak.