Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Josef Ia

Portugalgo erregea 1750-1777 urteetan (Lisboa, 1714 - Lisboa, 1777). Juan V.aren semea eta ondorengoa izan zen. Erregetza garaian, Sebastião de Carvalho Pombal-go markesaren esku egon zen benetako agintea. Gorabeherak izan zituen Espainiarekin, koloniak zirela eta. Haren erreinaldian lurrikara handi bat izan zen, Lisboa txikitu zuena (1755). Jesuitak egotzi zituen Portugaldik 1759an.