Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Josef IIa

Alemaniako enperadorea 1765-1790 urteetan (Viena, 1741 - Viena, 1790). Lorrenako Frantzisko I.aren eta Austriako Maria Teresaren semea. Alemaniako enperadorea izan zen eta 1780an Austriako aginpidea eskuratu zuen. Ilustrazioak eman duen erregeetako bat izan zen. Eliza eraberritu zuen, nekazarien mendekotasuna indarrik gabe utzi zuen eta industria eta salerosketa bultzatu zituen. Lan handia egin zuen artearen eta kulturaren alde.