Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Josef, santua

Itun Berriko pertsonaia, Andre Mariaren senarra eta Jesusen aitaordea (Nazaret, Galilea, K.a. I. m.). Dabid erregearen ondorengoa zen. Ebanjelioen arabera (Mateo I eta II; Lukas II), Mariarekin ezkondu ondoren, haurdun sumatu zuen emaztea bererik gabe eta harengandik banatzea erabaki zuen. Aingeru bat agertu zitzaion orduan hura guztia Jainkoaren lana zela eta Jainkoak Jesu Kristoren aita izateko aukeratua zuela esanez. Etsi zuen Josefek eta Mariari lagundu zion Jesus haurra sortu bitarteko eta ondoko gorabehera guztietan. Arotza zen eta lanbide hori erakutsi zion Jesus haurrari Nazareteko etxean. Jesus predikatzen hasi aurretik hil zen. Sortaldean V. mendean hasi ziren Josef gurtzen, baina Sartaldera ez zen Erdi Aroa arte iritsi Josef Santuaren gurtza. Indar handia hartu zuen XIX. mendean: 1870ean, Elizaren zaindari nagusi izendatu zuen Pio IX.ak. Arotzen eta hil zorian daudenen zaindaria da.  v  Jaieguna, martxoaren 19a.