Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joel

Bibliako pertsonaia, igarle txikietako bat, Petuel edo Betuelen semea. Haren bizitzari buruzko berririk ez dago, baina Tenpluaren eraberritzearen ondokoa (K.a. V. mendearen amaiera) dela segurta daiteke.  v  Joelen liburua. Itun Zaharreko liburu kanonikoa, Joelek idatzia. Lau atal ditu liburuak. Oti izurrite bat (I-II. ataletan), eta Izpiritu Santuaren eta Josafaten haranaren profeziak (IV. atala) egin zituen Joelek liburu hartan.