Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jodelle, Étienne

Frantses poeta (Paris, 1532 - Paris, 1573). La Pléiade izeneko poeta taldeko kidea. Cléopâtre captive (1552, Kleopatra gatibu) da bere lanen artean aipagarriena. Hori da Frantzian idatzi zen lehen tragedia klasikoa. Beste tragedia batzuk idatzi zituen (Didon se sacrifiant; Didon estuan) eta komedia bat aurkeztu zuen: Eugène ou la Rencontre (1552, Eugène edo topaketa).