Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joffrey, Robert

(Abdullah Jaffa Bey Khan jaiotza izenez). Estatu Batuetako dantzari eta koreografoa (Washington, 1930 - New York, 1988). Aita afganiarra zuen eta ama italiarra. Alexandra Fedorova izan zuen irakasle New Yorken, eta Parisen ere egin zituen dantza ikasketak. American Ballet Center eskola (1953) eta haren izena duen ballet taldea (1956, Joffrey Ballet) sortu zituen. Haren taldearen lanetan balleta eta dantza modernoa batu zituen eta koreografia bereziak egin zituen. Bere lan nagusia Persephone da.