Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jiménez de Quesada, Gonzalo

Espainiar konkistatzailea (Granada ?, 1509 - Mariquita, Colombia, 1579). Pedro Fernández de Lugoren agindupean joan zen Santa Martara 1535ean, Justizia Buruzagi kargua eskuratuta. 1536an Rio Grande (Rio Magdalena) esploratzera joan zen, ausardia handiz zeharkatu zituen mendiak eta tinko jarraitu zuen espedizioko talde handi bat galdu zuela jakinda ere. Chibcha leinuen lurraldeak hartu zituen eta beste bi espediziorekin topo egin zuen: El Doradora zihoanarekin, batetik, eta Federman esploradorearen espedizioarekin bestetik. Santa Fe de Bogota hiria sortu zuen eta Nueva Granada izena eman zion konkistatutako lurraldeari. 1549. urtea arte ez zuen lortu lurralde hartako gobernari jartzea. El Doradoren bila egin zuen beste bidaia bat baina ez zuen emaitza onik lortu. Historiari buruzko lan interesgarriak idatzi zituen; besteak beste, Compendio Historial, Relación de la Conquista y de los Ratos de Suesca.