Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jacopo da Varazze, santua

Italiar hagiografoa (Varazze, 1228 - Genoa, 1298). Lonbardiako domingotarren buru izan ondoren, Genoako artzapezpiku aukeratu zuten. Hirian zatiketak sorrarazten zituzten alderdi politikoen arteko batasuna lortzen ahalegindu zen. Bere Legenda aurea (Santuen bizitzak) obrak garrantzi handia izan zuen margolaritza gotikoan. Bere ordenaren apologia bat ere idatzi zuen.  v  Jaieguna, uztailaren 15a.