Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jacobs, René

Belgikar kontraltoa, orkestra zuzendaria eta musikologoa (Gante, 1946). Goi mailako ikasketak Ganteko Unibertsitatean egin zituen, eta aldi berean, musika eta kantua ikasi zituen. Alan Curtisi esker veneziar opera ezagutu zuen, hark Francesco Cavalliren Erismena kantatzeko enkargua eman baitzion. Gustav Leonhardt eta Alfred Dellerrek horretara bultzatuta, antzinako musikaz zaletu zen eta kontraltoaren errepertorioa eta tinbrea indartzeko lanak egin zituen. 1977an Concerto vocale sortu zuen, eta talde horrekin italiar, frantses eta alemaniar errepertorio barrokoa aztertu zituen: Cavalliren La Calisto (1994) lanaren grabazioak oso kritika onak izan zituen. Basileako Schola cantorum-eko irakasle, Innsbruck-eko jaialdiko zuzendari artistiko eta antzinako musikako aholkulari, Berlingo Staatsoper-en, izan da. Lan handia egin du antzinako partitura ahaztuak berreskuratzeko, bai kantari gisa bai orkestra zuzendari gisa. Opera barrokoa ere lantzen du.