Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jacob, Max

Frantses margolari eta idazlea, jatorriz judua (Quimper, Bretainia, 1878 - Drancy-ko kontzentrazio esparrua, 1944). Zenbait lanbidetan aritu zen literaturan hasi aurretik. Harremanak izan zituen Picassorekin, André Salomonekin, Apollinairerekin eta besterekin. Saint Martorell (1905) da berak idatzitako lehen liburu aipagarria. Le cornet à dés hitz lauz idatzitako olerki bilduma argitaratu zuen 1917an; lan horretan surrealismoaren aitzindari izan zen. 1914an katoliko egin zen, komentu batean sartu eta handik aurrera ugaritu ziren haren margo lanak. Saint Benoit-sur-Loiren atxilotu zuten naziek eta Drancyko kontzentrazio esparruan hil zen. Lan aipagarriak: La défense de Tartufe, Le Laboratoire Central, Art Poétique, Le nom.