Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isoptero

izond. Zool. Izen bereko ordenako intsektu hemimetaboloez, harrak eta helduak ingurune desberdinetan bizi eta zenbait janari motaz elikatzen direnez esaten da. Ernaltzeko gai direnak eta antzuak desberdinak izaten dira itxuraz. Errege-erreginek lau hego garden dituzte eta kolorez zuri horixkak izaten dira; antzuak edo langileak aldiz zuriak eta hegorik gabeak. Termeak dira ordena honetako animaliarik ezagunenak. Sei familia biltzen ditu, mastotermitidoak, kalotermitidoak, hodotermitidoak, errinotermitidoak, serritermitidoak eta termitidoak.