isostasia
iz. Geol. Lurrazalean den masa gehiegizkoa beti orekatzen edo berdintzen dela dioen teoria; kontinenteek dituzten garaiera handiak adibidez, ozeanoetako sakonek berdintzen dituzte, teoria horren arabera. Arkimedesek definituriko flotazio printzipioan oinarritzen da. Isostasiaren teoria ezagunenak Airey eta Pratt-en teoriak dira.