Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irureta, Elena

Gipuzkoar antzezlea (Zumaia, 1956). Euskal antzerkigintzan, telebistagintzan eta zinemagintzan aritutakoa. Dozena bat filmetan hartu du parte. La monja alférez (1987) film luzearekin estreinatu zen zinemaren munduan. La madre muerta (1993), La Ardilla Roja (1993), ¿Hola, estás sola? (1996), Airbag (1997), A ciegas (1997), Pecata minuta (1999) eta Flores de otro mundo (1999) filmetan aritu da, besteak beste. Telebistarako egin dituen lanetan ere, umorea izan da bere lanaren ardatz nagusia, Jaun eta jabe (1998) ETBko telesailean, esaterako. Tele 5 kateak ekoitzi duen El Comisario telesailean ere paper garrantzitsua izan du. Euskal Herritik kanpo lan gehien egiten duen euskal antzezleetako bat da.