Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iruraitz

Arabako erdialdeko udalerri ohia (Arabako Lautada). Herrigune hauek osatzen zuten Iruraizko herria: Azilu, Alaitza, Arrieta, Ezkerekotxa, Gazeo, Gereñu, Jauregi, Langarika eta Trokonitz. Gauna herriarekin bat egin ondoren, Iruraitz-Gauna udalerria sortu zen 1967. urtean.